T. +34 943 74 84 07 ?
Plano bidezko mekanizatuetako eta trokelgintzako zerbitzuak automobil, aeronautika edota makina-erremintaren sektoreetako enpresentzako

Trokelgintza enpresa laguntzaile gisara
17 urte baino gehiagoko esperientzia dugu.

Sektorean 17 urte baino gehiagoko gure esperientziak erreferentzia bihurtu gaitu trokelgintza enpresa laguntzaile gisara. Plano bidezko trokelgintza-zerbitzu laguntzaileetan espezialistak gara automobil, aeronautika edota makina-erreminta bezalako sektore desberdinetarako.

Gure lan-talde profesionalari eta dauzkagun produkzio-baliabideei esker, zerbitzuak eskaini ditzakegu trokelgintzaren sektorearentzako. Horrela fabrikatzen ditugu trokeletarako piezak oso epe motzean; betiere kalitate-berme guztiekin.

Arilanen planoa jaso ondoren, bezeroarekin adosturiko entrega-epeak beti betetzen ditugu. Eskaintzen dugun puntzoien edo trokel-matrizeen fabrikazio-zerbitzu urgentea primeran egokitzen da enpresa askok eskatzen duten produkzio-baliabideetako piezak birjartzeko premiei erantzuteko.

Trokeletarako pieza-fabrikazioa. Plano bidezko trokelgintza-zerbitzu laguntzaileetan espezialistak gara automobil, aeronautika edota makina-erreminta bezalako sektore desberdinetarako.